NADINE KESSLER
Urrezko Baloia
Faborito nagusiak
irabazi du 2014ko futbolari onenaren saria. Kesslerrek Wolfsburgen jokatzen du,
eta belaunaldi aldaketaren ikurra da; Ronaldok, berriz.
Kesslerrek ondo merezita
irabazi du saria, eta haren izendapena, nolabait, belaunaldi aldaketaren ikurra
da. 26 urterekin, hautagai gazteena zen, eta bide batez azken urteetako
irabazleen adinaren batez bestekoa jaitsi du. Normalean 30 urtetik gorako
jokalariek irabazi izan dute emakumezkoen Urrezko Baloia, hein handi batean
ibilbideak saritu direlako, baina Kesslerren kasua ezberdina da. Erdilaria
Alemaniako selekzioaren eta Wolfsburgen motorra da, eta Txapeldunen Ligako
azken bi aldiak eta Eurokopa —2013an— irabazi ditu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina