2017(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala

ASUN CASASOLA

JANTZI BETAURREKO MOREAK / MIRA CON GAFAS MORADAS ASUN CASASOLA gure komunitatean Denok dakigun bezala, azaroaren 25ean, “Emakumeekiko Indarkeriaren Kontrako Eguna” ospatzeko gure komunitateak hainbat ekintza bideratu zituen (egun bereko buletinan adierazi genizuen). Hau dela eta, horren inguruan, lehengo hiruhilabeteari bukaera emateko asmoz, abenduaren 16an, ostiralean, Asun Casasola 5. eta 6. mailetako ikasle delegatuekin bildu zen, saio hau grabatu zen eta gainontzeko ikasleek ikusteko aukera izan dute. Era berean, gure blogean zintzilikatuta dago nahi duenak ikusteko. Saio honetan, lehendabizi, ikasleek Asuni erakutsi zioten Haur eta lehen hezkuntzako ikasleek geletan, “Ausarten Kluba” liburua irakurri eta ausnartu ondoren sortutako esaldiak: EZ BULTZATU, EZ JO GAIZKI DAGO! ELKARREKIN ONDO. DENOK ELKARREKIN GOXO JOLASTEN DUGU. EZ JO, ARAZOAK HITZEGINEZ KONPONTZEN DIRA. INDARKERIAREN KONTRA EZ NAIZ GELDITZEN. ONDO PORTATU. ONDO TRATATU ETA DENAK ELKAR MAITE. EZ BURLA, EZ JO, ELKARREKIN ONDO! INDARRAK ELKARTU, BORROKAK GELDITZEKO. AUSARTAK GAR INDARKERIAREN KONTRA. ISILTASUNAREKIN ERASOTZAILEA BABESTEN DUGU. TRATU TXARRAK ETA INDARKERIAREN KONTRA AUSARTA IZAN! BORTXAKERIAREN AURKA AKTIBOA IZAN! Ondoren, abenduaren 15ean, ostegunean, ospatutako IKASLEEN ASAMBLADAn (saio honetan, 1. eta 2. mailetako ikasle delegatuek, eta gainontzeko ikasle guztiek parte hartu zuten), aukeratutako esaldia erakutsi zioten: INDARRAK ELKARTU, BORROKAK GELDITZEKO. Eskolako lana erakutsi ondoren, liburutegian, azaldu genion zergatik bera aukeratu genuen ihardunaldiak bukatzeko, BERAK BILTZEN DITUELAKO INDARKERI EGOERA BATEN ONDOAN AUSARTEK AZALTZEN DITUZTEN EZAUGARRIAk: Indarkeri egoeraren aurrean ez du indarkeriarekin erantzun, BIDE BAKETSUAK erabili ditu ERANTZUNKIZUNAK eskatuz. “EZ” da “EZETZ” aldarrikatu du. Gai izan da bere inguruan AUSARTEN KLUB bat osatzeko. “Txingudi antisexista” Elkartea eraso sexistak salatzeko eta prebenitzeko ekintzak antolatuz. HAUXE DA, GURE KOMUNITATEAK PROPIO EGIN DITUEN LELOAK BERAk BILTZEN DITU. Ondoren, gai hauek ardatz izanik, ikasleek, aldez aurretik landutako galtegi bat bideratu zuten Asunekin batera. SAIOA OSO ABERATSA IZAN ZEN ETA DENOK OSO KEMENTSU ATERA GINEN. ESKERRIK ASKO ASUN! Abenduaren 22an, ostegunean, Asun Eskolako Guraso Delegatuekin bildu zen. Honetarako, gurasoek ikusita zuten Helena TabernaK zuzendutako NAGORE pelikula dokumentala. Bilera honetan, aurrekoan bezalaxe, ikasleek egindako lanaz abiatu ginen eta ondoren, bilerara bertaratu zirenek aukera izan zuten Asunekin solasaldi bat egiteko.