NOBEL SARIAK
Umeen eskubideen aldeko borrokak irabazi du Bakearen Nobel Saria
ERREDAKZIOA
2014/10/10
Malala Yousafzai
eta Kailash Satyarthi saritu ditu Norvegiako Nobel Batzordeak.
Malala Yousafzai 17 urteko pakistandarrak eta Kailash
Satyarthi 60 urteko indiarrak irabazi dute dute aurtenBakearen
Nobel Saria.
"Haurren hezkuntzaren alde" eta "umeen aurkako jazarpenaren
kontra" egindako lana eta borrokak direla eta saritu ditu Norvegiako Nobel
Batzordeak, hain zuzen ere.
"Umeek eskolara joan behar dute, eta ez dituzte esplotatu behar",
aldarrikatu du Nobel Batzordeak, eta herrialde pobreetan herritarren % 60
hogeita bost urte baino gazteagoak direla gogorarazi du.
Satyarthiren kasuan, "Gandhiren tradizioa" jarraitu duela goratu
du batzordeak: "Hainbat protesta eta manifestazio baketsu zuzendu
ditu umeen esplotazioaren aurka". Halaber, "umeen eskubideei
buruzko nazioarteko goi-bilera ugari" sustatu dituela aipatu du.
Malalari dagokionez, "gaztea bada ere", umeen hezkuntzaren alde
borroka egiten "urteak" daramatzala azpimarratu dute. "Umeek
eta gazteek ere euren egoerak hobetzea lor dezaketela erakutsi du",
gaineratu dute. Gainera, "borroka heroikoa" egin duela eta neskatoen
eskubideen ikur dela txalotu dute.
Thorbjon Jagland Norvegiako Nobel Batzordeko presidenteak saridunak indiar
bat eta pakistandar bat izatea ere azpimarratu du, bi herrialde horiek etsai
tradizionalak baitira.
Malala,
umeen eskubideen ikur
Malala Yousafzaik ekintzaileak Sarajov saria jaso zuen iaz, neskatoen
hezkuntzaren alde egindako lanagatik. 2012. urtean talibanek tirokatu
egin zuten eta gertakari horrek ospe handia eman zion Malalari.
Malalak ez zien talibanen mehatxuei jaramonik egon eta TTP taldeak Malala
hiltzea agindu zuen. 2012ko urriaren 9an, Swat bailaran, Malala zihoan autobusa
geratu, neskatoa ibilgailutik atera eta buruan tiro egin zioten.
Une horretan 14 urte zituen Malalak, eta eraso horretatik bizirik ateratzea lortu zuen medikuek egindako lanari esker. Hala ere, hainbat ebakuntza egin behar izan zizkioten.
Une horretan 14 urte zituen Malalak, eta eraso horretatik bizirik ateratzea lortu zuen medikuek egindako lanari esker. Hala ere, hainbat ebakuntza egin behar izan zizkioten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina