2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

SAN PRUDENZIO

Lazkaoko San Prudenzio jaietan, lehen aldiz, lasterketa mistoa antolatu dute festetan
Datorren ostiralean izango da krosa, 21:00etan. Bost kilometro eta erdiko ibilbidea da, 2016-04-22 / I. Elustondo

Ez dute parrandarako aukera bakarrik izango Lazkaoko San Prudentzio jaietan. Aurten, lehen aldiz, kros mistoa antolatu dute. Iñaki Belamendia Antzar Korrikalariak elkarteko kidea da antolatzaileetako bat, eta, haren arabera, «garrantzitsua» da festa eta kirola uztartzea. «Festetan ekintza guztiak parranda egiteko izaten dira; kirolak leku gutxiago izaten du. Bueltak ematen ibili gara, zerbait polita antolatu nahi genuen, eta lasterketa txiki bat egitea pentsatu dugu, bikoteka».

Datorren ostiralean, apirilaren 29an, 21:00etan egingo dute lasterketa. Belamendiaren arabera, propio aukeratu dute ordu hori. «Zerbait berezia da gauean korrika egitea. Kirola jaiaren barnean sartzea da helburua». Bikoteka egin behar da ibilbide osoa nahitaez, ez du balio batak bestea aurreratzerik, eta horrek giro ona jartzen laguntzen du, Belamendiaren iritziz. «Banakako lasterketa bat ez da hain erakargarria, eta binaka joateak sortzen du saltsa hori».

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen ere laguntzen dute halako egitasmoek, haren esanetan. «Azkenean kirola denentzat da, eta beti gehiago kostatzen da neskak horrelakoetara apuntatzea. Horren aurrean, bultzadatxo bat da kros mistoa».

Parte hartzea sustatu nahi dutenez, ez dute ibilbide oso luzea prestatu. Bost kilometro eta erdi izango ditu: bi buelta txiki eta handiago bat emango dituzte korrikalariek herrian, plazatik hiru aldiz igarota. Herriaren erdigunetik behin baino gehiagotan pasatzea nahi izan dute, lasterketak jendea kalean «harrapa» dezan.

Dagoeneko 40 bikote apuntatu dira lasterketara. Adin guztietakoak daude zerrendan, herrikoak zein kanpokoak: Bilbokoak, Durangaldekoak... Lehen aldia izateko, itxuraz, «arrakasta pixka bat» izango du. «Herrian jende guztia ari da honetaz hizketan. Susmoa dugu gauza polit bat aterako dela».

Apirilaren 28ra bitartean eman daiteke izenawww.kirolprobak.com webgunean, dohainik. «Helburua kirola sustatzea da, eta, kobratuz gero, jendeari gehiago kostatzen zaio parte hartzea». Gainera, sariak izango dira korrikalarientzat: hamar bikote azkarrenei, eta herriko lehenengo bi bikoteei emango dizkiete.


2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

TXAPELDUNAK

Zuazo mendean hartu eta Kopa bosgarrenez irabazi du Bera Bera

Donostiarrak jaun eta jabe izan dira Porriñon jokatutako finalean eta 17 eta 33 gailendu dira.


Bera Berak bosgarrenez irabazi du Erreginaren Kopa. Donostiarrak aise gailendu dira Prosetecnisa Zuazo talde bizkaitarraren aurka jokatutako finalean, 17 eta 33.
Zuazok lehen laurdenean bakarrik eutsi dio Bera Beraren nagusitasunari (5-12, 16. minutuan). Kantxan talde bakarra izan da. Defentsako lan bikainari esker, Bera Berak aurkaria suntsitu du, eta Zuazok erasoan egindako hutsegite bakoitzari etekina atera dio kontraeraso zitalak eginda.
Bera Berak alde zabalak izan ditu markagailun (4-10, 10-17, 12-24), eta defentsan eta abiaduran oinarritu du garaipena. Finala erabakita, bi entrenatzaileek aukera eman diete normalean jokatzen ez duten jokalariei.

http://www.eitb.eus/eu/kirolak/osoa/3993124/bera-berak-erreginaren-kopa-irabazi-dio-zuazori/

2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

LUZAIDE

Emazteek dantza guzietan parte hartzearen alde egin dute Luzaideko galdeketan
Boza eman duten 150 lagunetatik %75ek eman dute oniritzia, baina emakumeek bolanten ohiko jantzia erabiltzearen kontra daude %65

Luzaideko Bolanten Egunean emakumeek dantza guzietan parte hartzen ahal duten ala ez. Horixe galdetu zieten joan den martxoaren 24an, 25ean eta 26an Luzaideko (Nafarroa) herritarrei zein herriko dantza taldean noizbait aritu izan diren dantzari guziei. 150 lagun inguruk eman zuten boza, eta Bolanten Batzordeak ortziral arratsean jakinarazi zuen emaitza: botoa eman dutenetatik %75 agertu dira emazteek dantza guzietan parte hartzearen alde, %20 kontra, eta bertze %5en boza baliogabea izan da.


http://www.berria.eus/paperekoa/2022/013/001/2016-04-03/emazteek_dantza_guzietan_parte_hartzearen_alde_egin_dute_luzaideko_galdeketan.htm

2016(e)ko apirilaren 11(a), astelehena

EMAKUME BERTSOLARIAK

3.-JANTZI BETAURREKO MOREAK / MIRA CON GAFAS MORADAS

Dakizuen bezala, 5. eta 6.mailetako ikasleek Bertsolaritza Proiektua bideratzen dute Alaia Martin bertsolariaren laguntzarekin. 2. hiruhilabetean, gaurko eta atzoko Emakume Bertsolariak landu dituzte.
 Bertsolaritza gizonezkoen  errealitate sozialakin lotuta egon da baina aspalditik zenbait emakumek bertsoak sortzeko zituzten trebetasuna bideratzeko nahian  haien errealitatea plazaratu nahi zuten baina gitzarteak ez zien erreztasunik ipintzen. Gaur egun, normaltzat hartzen dugu bertsolari artean emakumeak ikustea , adibidez, urtean Maialen Lujambio Euskal Herriko txapela irabazi zuen, baina emakumeak irabazitako espazioa ez da erreza izan eta gehienetan bezala,
 oztopoz beteriko ibilbidea irabaziz joan dira:
·         Inaxi Etxabe / Jone Uria / Oihane Nevea / Oihana Iguavan / Miren Amuriza / Maddalen  Arzallus /
          Amaia Agirre / Ainhoa Agirreazabaldegi / Eneritz Artetxe / Itxaso Paia / Nerea Ibartzabal / Uxue Alberdi
           Rosi Lazkano

Bertsolaritza munduan emakumeek izandako ibilbidea eta hainbat bertsolarien biografia ikasteko aukera izan dute. Egindako lanak 3.zikloko pasiloan ipini dira.
Beste aldetik,l interesgarria da ondoren zehazten den web orria ikustea, lan merkatuaren emakumeen estereotipoekin apurtzeko.

*Beste aldetik, interesgarria da ondoren zehazten den web orria ikustea, lan merkatuaren emakumeen estereotipoekin apurtzeko.
http://www.elcorreo.com/fotos/bizkaia/201602/22/mujeres-trabajan-puerto-bilbao-30123486490011-mm.html

Como ya sabéis, el alumnado de 5º y 6º trabaja el Proyecto de Bertsolaritza con la ayuda  de la profesora y bertsolari Alaia Martin, en el 2º trimetre trabajaron las MUJERES BERTSOLARIS.
El mundo del bertsolarismo siempre ha estado asociado al mundo social de los hombres ya que esta actividad se desarrollaba en momentos muy concretos lúdicos (taberna, sagardotegis, apuestas,…) donde el protagonismo de las mujeres era nulo, pero aun así en existían mujeres que tenían mucho que contar y a través del bertso, en el anonimato, realizaban sus propias creaciones.
Hoy en día, por suerte,  el protagonismo de las mujeres bertsolaris no tiene nada que ver pues es muy habitual la presencia de la mujer  en todos los festivales de bertsolarismo e incluso la bertsolari Maialen Lujambio ha sido campeona de Euskal Herria.
·         Inaxi Etxabe / Jone Uria / Oihane Nevea / Oihana Iguavan / Miren Amuriza / Maddalen  Arzallus /
          Amaia Agirre / Ainhoa Agirreazabaldegi / Eneritz Artetxe / Itxaso Paia / Nerea Ibartzabal / Uxue Alberdi
           Rosi Lazkano
El trabajo realizado por nuestras alumnas y alumnos lo podéis ver en el pasillo de estos curso y en nuestro Blog. Así queremos dedicar un homenaje a LAS bertsolaris de hoy y reconocer el trabajo realizado por las MUJERES  precursoras de esta actividad.

*Así mismo, os recomendamos ver las fotos que aparecen en el siguiente enlace ya que rompen todos los estereotipos el mercado laboral de las mujeres.