2015(e)ko urtarrilaren 23(a), ostirala

DONOSTIKO DANBORRADA

San Sebastian bezperako iluntzean  sukaldean lanean aritu ziren elkarte, jatetxe eta etxe askotan  afariak prestatzen. Gutxi batzuk angulak izango zituzten berriz ere plateretan. Horien artean, Gaztelubide Elkartekoak ziren. Aurten, gainera, Pedro Subijana Urrezko Danborrak beraiekin afaldu zuen, garai bateko ohitura berreskuratuz. Emakumeak ere izan ziren, Ainhoa Arteta abeslariarekin batera. Hori bai: urtero bezala goiz eseri ziren mahaian Gaztelubidekoak, 23.10ean danborrak eta barrilak hartu eta Alde Zaharreko kaleetatik abiatu ziren, Konstituzio plazarantz.





Gaztelubide abre la puerta a las mujeres también esta noche
Donostia. La sociedad Gaztelubide abrirá esta noche sus puertas a las mujeres, una práctica que es ya habitual aunque no en la víspera de San Sebastián ni en la de la Virgen de agosto. En esta ocasión, la soprano Ainhoa Arteta, poseedora del Tambor de Oro, degustará la cena en esta sociedad, en compañía del galardonado de este año, Pedro Subijana, y de otros premiados en años pasados como el periodista Iñaki Gabilondo y el cocinero Martín Berasategui.
El presidente de Gaztelubide y Tambor Mayor de Tamborrada de esta sociedad, José Ramón Mendizabal, Mendi, explicó a este diario que la entidad que preside ha querido dar un nuevo paso adelante en relación con las mujeres y, en este guiño, desea incluir también a algunas de las aguadoras que salen con Gaztelubide desde el año 2007.

Mendi explicó que con el gesto de hoy, Gaztelubide quiere adaptarse a los tiempos y que otros puedan también seguir su camino.

2015(e)ko urtarrilaren 16(a), ostirala

URREZKO BALOIA

 NADINE KESSLER
Urrezko Baloia
Faborito nagusiak irabazi du 2014ko futbolari onenaren saria. Kesslerrek Wolfsburgen jokatzen du, eta belaunaldi aldaketaren ikurra da; Ronaldok, berriz.

Kesslerrek ondo merezita irabazi du saria, eta haren izendapena, nolabait, belaunaldi aldaketaren ikurra da. 26 urterekin, hautagai gazteena zen, eta bide batez azken urteetako irabazleen adinaren batez bestekoa jaitsi du. Normalean 30 urtetik gorako jokalariek irabazi izan dute emakumezkoen Urrezko Baloia, hein handi batean ibilbideak saritu direlako, baina Kesslerren kasua ezberdina da. Erdilaria Alemaniako selekzioaren eta Wolfsburgen motorra da, eta Txapeldunen Ligako azken bi aldiak eta Eurokopa —2013an— irabazi ditu.

2015(e)ko urtarrilaren 12(a), astelehena

NOBEL SARIAK

NOBEL SARIAK
Umeen eskubideen aldeko borrokak irabazi du Bakearen Nobel Saria
ERREDAKZIOA
2014/10/10
Malala Yousafzai eta Kailash Satyarthi saritu ditu Norvegiako Nobel Batzordeak.


Malala Yousafzai 17 urteko pakistandarrak eta Kailash Satyarthi 60 urteko indiarrak irabazi dute dute aurtenBakearen Nobel Saria.
"Haurren hezkuntzaren alde" eta "umeen aurkako jazarpenaren kontra" egindako lana eta borrokak direla eta saritu ditu Norvegiako Nobel Batzordeak, hain zuzen ere.
"Umeek eskolara joan behar dute, eta ez dituzte esplotatu behar", aldarrikatu du Nobel Batzordeak, eta herrialde pobreetan herritarren % 60 hogeita bost urte baino gazteagoak direla gogorarazi du.

Satyarthiren kasuan, "Gandhiren tradizioa" jarraitu duela goratu du batzordeak: "Hainbat protesta eta manifestazio baketsu zuzendu ditu umeen esplotazioaren aurka". Halaber, "umeen eskubideei buruzko nazioarteko goi-bilera ugari" sustatu dituela aipatu du.
Malalari dagokionez, "gaztea bada ere", umeen hezkuntzaren alde borroka egiten "urteak" daramatzala azpimarratu dute. "Umeek eta gazteek ere euren egoerak hobetzea lor dezaketela erakutsi du", gaineratu dute. Gainera, "borroka heroikoa" egin duela eta neskatoen eskubideen ikur dela txalotu dute.
Thorbjon Jagland Norvegiako Nobel Batzordeko presidenteak saridunak indiar bat eta pakistandar bat izatea ere azpimarratu du, bi herrialde horiek etsai tradizionalak baitira.
Malala, umeen eskubideen ikur
Malala Yousafzaik ekintzaileak Sarajov saria jaso zuen iaz, neskatoen hezkuntzaren alde egindako lanagatik. 2012. urtean talibanek tirokatu egin zuten eta gertakari horrek ospe handia eman zion Malalari.

Malalak ez zien talibanen mehatxuei jaramonik egon eta TTP taldeak Malala hiltzea agindu zuen. 2012ko urriaren 9an, Swat bailaran, Malala zihoan autobusa geratu, neskatoa ibilgailutik atera eta buruan tiro egin zioten.

Une horretan 14 urte zituen Malalak, eta eraso horretatik bizirik ateratzea lortu zuen medikuek egindako lanari esker. Hala ere, hainbat ebakuntza egin behar izan zizkioten.