2016(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

SOKATIRA


Sokatirako euskal selekzioa Volendamen dago, Munduko Txapelketarako
Sokatirako euskal selekzioak goma gaineko Munduko Txapelketan hartu du parte Volendamen (Holanda). Ostegun eta ostiralean (otsailak 18 eta 19), kluben arteko lehiaketa egin dute; larunbat eta igandean selekzioaren txanda da, Basque Country lehiatu da.
Lehen aldiz hartuko du parte selekzioak Nazioarteko Federazioko kide bezala. Euskal epaile bat ere bertan izango da.

CATEGORÍA DE 540 KILOS
Nuestras chicas han sido terceras en la categoría de 540 kilos, en el Mundial de Sokatira que se está celebrando en Volendam (Países Bajos).

Lotura hau klikatuz bideoa eta informazio gehiago aurkituko duzue. /Clicando este enlace encontraréis más información y un video


2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

MILEVA MARIC

ZIENTZIAN ERE ITZALEAN
Mileva Maric. Albert Einsteinen emaztea. Zientzialaria ere bai, ordea. Einsteinen aurkikuntzetan Maricek izandako parteari buruzko eztabaida pil-pilean dago.
EN LA CIENCIA TAMBIÉN A LA SOMBRA
Mileva Maric. La esposa de Albert Einstein también era científica , y en estos momentos existen muchos indicios de que participó de forma muy activa en los descubrimientos de su marido.

Jende askok uste du jeinu bati dirdira kentzen ari zaizkiola, eta saiatzen dira gizon honi itzalik egiten.”

Marta Macho(EHU irakaslea)

2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

GURUTZE FRADES

GURUTZE FRADES, TRIATLETA
“Zerbait bagarela erakusteko, gizonezko bat baino hiru aldiz hobeak izan beharra daukagu”
  

“A las mujeres se nos exije el triple que a los hombres para demostrar que somos capaces de realizar nuestro trabajo”

Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu lotura klikatu. /Si quieres consultar  toda la entrevista clicar el siguiente  enlace


ttps://www.euskadi.eus/t59aWar/revistaJSP/t59aVerEjemplar.do?R01HNoPortal=true&t59aTipoEjemplar=R&t59aNumEjemplar=9

2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

TOLOSAKO INAUTERIAK


Bazkide batek bi andre gonbidatu zituen, eta beste kideak joan egin ziren.
Tolosan, 30 elkarteetatik 15k andreak onartzen dituzte.
Ostegun gizen eguna, inauterien hasiera dute gaur Tolosan (Gipuzkoa). Jai giroaren eta txarangen artean, afariak izango dituzte elkarte gastronomikoetan. Baina ez dute denek joateko aukera izango. Gaur afaltzen ez dituzte emakumeak onartzen elkarte guztiek. EAEko Arartekora iritsi da kasu baten berri: elkarte gastronomikoko arauak betez bi emakumerekin afaltzera joan zen bazkide bat, eta gainerako guztiek alde egin zuten. Ebazpen bat atera du Arartekoak, eta Tolosako Udalari eskatu dio horrela jokatzen duten elkarteei ez emateko inolako diru laguntzarik. Halakoak saihesteko neurriak hartzeko ere eskatu dio.

Gure Kaiola elkarteari dagokio Arartekora iritsi den salaketa: ostegun gizen egunez ez ditu andreak afaritan onartzen. Joxemari Arakama bazkideak jo du Arartekoarenera. Bide luzea egin du aurretik. Eta antzua. 2007ko urtarrilean jarri du hasiera. «Batzarrean eskatu nuen bukatzeko emakumezkoei ostegun gizen egunean sarrera debekatzearen praktika. Beste egunetan ez zeukaten debekatuta». Ez zioten proposamena onartu, baina aldaketak egin zituen zuzendaritzak, «iskanbila ikusita». Ordura arte, bazkide bakoitzak zerrenda batean jartzen zuen gonbidatu bat edo bi eramango zituen afaltzera —beti gizonak—; ordutik aurrera, kopurua ez, gonbidatuen izen-abizenak jarri behar zituzten. «Helburua zen, noski, emakumeak atzematea». Beste pauso bat ere egin zuten: «Izen-ematearen ondorenerako, beste hiru eguneko epea jarri zuten, listatik ezabatzeko».


Arau hori kentzeko eskatu zuen Arakamak hurrengo urteko batzarrean. «Diskriminatzailea zen bi zentzutan: batetik, emakumeei galarazi egiten zitzaielako ostegun gizen egunean joatea; bestetik, bazkide batzuk nahi zutenekin joan zitezkeelako, eta beste batzuek ez geneukalako aukera hori».
Ez zioten kasu egin; areago, hurrengo urtean, 2009an, batzarrak bere egin zuen arau hori.

2011ko inauterietan eman zuen pausoa: arautegiari jarraituz, listan apuntatu zituen bi gonbidatuak, emakumezkoak. «Bigarren epealdian, bazkide eta gonbidatu guztiek ezabatu zuten izena. Nire bi gonbidatuak eta ni azaldu ginen Gure Kaiolara». Gainerakoak beste leku batera joan ziren afaltzera. «Umiliazioa izan zen hori».

«Babesik ez» udaletik

Udalera jo zuen. Jokin Bildarratz (EAJ) zegoen alkate. «Ostegun gizen hartan elkartera etorri zen. Babesa eman zidan, eta esan zidan egingo zela zer edo zer». Txostena egiteko eskatu zion alkateari: «Tolosako Udalak onartu zuen bere garaian berdintasuneko udal ordenantza oso aitzindari bat, eta horren argitan diskriminaziorik egon zen edo ez esateko». Bozak izan ziren segidan; Ibai Iriartek (EH Bildu) hartu zuen alkatetza. Hitz egin zuten. «Zinegotzi batek bidali zidan mezu bat, esanez elkarteko zuzendaritzakoak prest zeudela nirekin hitz egiteko». Ez zion inork deitu. «Iriarteren gobernua ez zen nirekin harremanetan jarri horretaz hitz egiteko». EAJ dago berriro alkatetzan. Arakamari ez dio inork deitu, nahiz zinegotzi bati egoera aipatua dion.


Arartekora jo zuen udalaren jarrera ikusita. «Ez dit eman babesik». Salaketa jasota, udalarekin hitz egin zuen Arartekoak, eta galdetu zion Gure Kaiola elkarteari diru laguntzarik ematen ote dion. «Ahalegin asko egin ditugu kontu hori argitze aldera, baina oraindik ere ez dugu lortu», dio ebazpenak. Udalak ez die informazioa eman 2012tik aurrerakoaz. Badakite lehenago behintzat jasotzen zuela dirua. Hori legeen aurkakoa dela ohartarazi dio Arartekoak udalari: elkarte diskriminatzaileak ezin dira diru publikoz lagundu. Atzera egiteko eskatu dio, hortaz. Goraipatu du elkarteekin lanean ari direla Tolosan, eta hor jarraitzeko eskatu dio udalari: ebazpenaren arabera, gaur egun 30 elkarteetatik hamaseik ez dituzte andreak onartzen —2010ean, seik onartzen zituzten andreak—.

Protokoloa sinatu zuen Gure Kaiolak ere. «Praktikan, ez du ezer egin». Emakumerik ez dute onartu bazkide gisa. «Bi herenen babesa behar da; iaz batek erdiena baino gehiagorena lortu zuen, baina bi herenera ez zen iritsi boto batengatik». Gaur ez da joango afaritara. «Bazkideak soilik joan gaitezke orain: guztiak gizonak».


2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

MUSUAK

MUSUAK
Otsailaren 14an San Valentin eguna ospatuko da eta gure gizartean egun honetako ospakizuna garrantzi gero eta handiagoa hartzen ari da, eta honekin batera estereotipoak nagusitzen  dira eta era berean, maitatzeko errealitate batzuk hedabideetan ez dira ikusgarri egiten. Hau dela eta, estereotipoei aurre egiteko asmoz eta maitatzeko errealitate guztiak ikustarazteko gure komunitatean honako gai hau lantzen ari gara : MUSUAK.
·      Gure kulturan musuek zer adierazten duten hausnartuz (Musuak noiz, zeinek zeini, zergatik edo zer lortzeko ematen ditugun).
·      Beste kulturetan agurtzeko erak.
·      Musuak eta ipuinak: ipuinetan (Mari Errauskin, Loti Ederra, Edurne Zuri, Igela printzea, Ederra eta Piztia,…) musuen protagonismoa aztertuz.
·      Sexu bereko bikoteak ikusgai egin : “El amor no tiene etiquetas” https://youtu.be/1pQSdQturKQ
   eta “La rubia y la rana” bideoa http://www.aldarte.org/cas/site/multimedia-ver.asp?id=4 bideoak aztertuz.
·      Musuak EZ dira derrigorrezkoak mezua zabalduz. Honetarako, “Derrigorrez muxurik ez” liburua zabaldu da, sozializazio prebentibo gisa erabiliz, https://www.youtube.com/watch?v=ZqnTaMtZkAo
·      Saioak bukatzeko “Jantzi betaurreko moreak” sarrerako horman landutako zenbait irudi ikusgai ipini dira.
Interesgarria izango litzateke adierazitako bideoak zuek guztiok aztertzea eskolan egindako lanari etxeetatik jarraipena emateko.

El día de San Valentín está tomando más fuerza en nuestra sociedad recibiendo nuestro alumnado gran cantidad de mensajes cargados de estereotipos y a su vez ocultando el amor que manifiestan personas del mismo género. Por esta razón, desde la Comisión de Igualdad se ha decidido trabajar el tema de Los Besos, para reflexionar  sobre los  mensajes con que se nos bombardea en torno a este día y además visibilizando el amor entre personas de la misma orientación sexual.
·      Reflexionando sobre lo que en nuestra cultura expresamos a través de los besos (Cuándo se dan, quién los da y a quién, para qué o con qué finalidad )
·      En otras culturas que otras maneras de saludo se utilizan
·      El tratamiento de los besos en los cuentos infantiles (Cenicienta, La Bella Durmiente, Blancanieves, La rana y la princesa, La Bella y la Bestia,…) analizando el protagonismo del beso en los diferentes cuentos.
·      Visibilizar las parejas del mismo sexo : Comentando los videos,  “El amor no tiene etiquetas” https://youtu.be/1pQSdQturKQ y “La rubia y la rana” http://www.aldarte.org/cas/site/multimedia-ver.asp?id=4 .


Trabajando la lectura del libro “Ni un besito a la fuerza” resaltando la importandia del