2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena

https://www.youtube.com/watch?v=5MnDXIBfXzE
Alardeak, ukatutako plazara
Irungo eta Hondarribiko alardeen inguruan hogei urteotan izandako gatazka aztertu dute Maite Asensio Lozano eta Arantxa Iraola Alkorta BERRIAko kazetariek, 80 pertsona baino gehiago elkarrizketatuta. Ostegunean aurkeztuko dute liburua, Donostian.

   
Jeneralak kontatu zigun alardearen egunean musika bandako emakumeak goizetik ateratzen zirela, diana jotzen zutela, eta auzoz auzo ibiltzen zirela, bandan jotzen, normal, baina Gernikako Arbolara iristen zirenean bakoitzari lore sorta bat ematen ziola, eta emakumeak negarrez joaten zirela, ezin zutelako alardean parte hartu. Konturatuta zegoen zer min ematen zien alde egin behar izateak». 1993an Hondarribiko alardeko agintariekin izandako bilera hartaz oroitzapen gardenak ditu Ana Mari Aristondok. Emakumeek soldadu gisa desfilatzeko aukera lagun gutxiren arteko hizpidea zen oraindik, baina ezezkoa izan zen lehen erreakzioa. Iltzatuak ditu jeneralaren hitzak: «Jakin beharko zenuke Hondarribiko emakumeen ohorerik handiena dela beren senarrek ondoen lisatutako alkandora eramatea alardean».

Mende laurden joan da solasaldi hartatik, baina andreek oraindik ez dute aukerarik Irungo eta Hondarribiko alardeetan berdintasunez desfilatzeko. Eta tartean izan dira bilera gehiago, izan dira eskariak eta desobedientzia ekintzak, izan dira irainak eta kolpeak, izan dira txilibitu doinu eta danbor hots isilduak, izan dira jazarpenak eta bidegabekeriak, izan dira barre algarak eta gorrotoak. Baina ororen gainetik izan da emakumeen borondatea, natural sentitzen zuten desio bat bideratzekoa: euren herriko jai nagusian parte hartzea, ez soilik kantinera postuan, baizik eta soldadu gisa; gizonek egiten zuten bezalaxe. Beste batzuentzat, ordea, naturalagoa zen emakumeak eta gizonak bereizita mantentzea: alardearen esentzia gordetzearen eta tradizioa zaintzearen izenean, desfilean parte hartzeko eskubidea ukatzen diete oraindik andreei.

Borroka hura abiatu zutenen ahotan, maiz errepikatzen da ideia bat: «Inozentzia handiz hasi ginen. Ez genuen espero halako gatazka sortuko zenik». Urteetan jasandako jazarpen bortitzaren zauriak sendatuta dituzten honetan heldu zaie memoria egiteko aukera.

Emeki hasita

1996an piztu zen gatazka bi herrietan, baina, ordurako, emakumeek urteak zeramatzaten parte hartzeko eskatzen. Hondarribian, 1993an hasi ziren gaia lantzen, Emeki elkartean. Maria Jesus Berrotaran izan zen bultzatzaileetako bat. Aitzindaria izana zen: herriko lehen emakumezko udaltzaina. Gogoan du urtero laneguna zela beretzat irailaren 8a, eta lau konpainiaren bila joan behar izaten zuela goizean: «Alarde egunean, oinez joaten nintzen konpainien aurretik, eta konturatzen nintzen nik hura nahi nuela, eta ez lanean, baizik desfilatzen, hura zoragarria baitzen. Gizonei esaten nien, eta haiek erantzun: 'Nahi duzunean!'. Goizean, haiekin ibiltzen nintzen kafea hartzen, eta sinetsi egin nuen bat gehiago nintzela: edozein lekutara joan, eta, gizonak izan arren, onartuta nengoen; beraz, iruditzen zitzaidan gizartean jada gauza normala zela».

1993an egin zuen Emekik lehen eskaera ofiziala: Hondarribiko Alardeko Juntarekin biltzea galdegin zion Alfonso Oronoz alkateari. Konpainia guztietako kapitainei ere gutun bana bidali zieten, adierazteko parte hartu nahi zutela. 1995eko abenduan erantzun zien juntak: aho batez ebatzi zuten «desegoki» jotzea emakumeek soldadu gisa parte hartzea. Tartean, inkesta bat ere egin zuen Emekik herrian, 1995eko udan. 382 erantzun jaso zituen galdetegiak. 140 lagunek babestu zuten emakumeen parte hartzea «dudarik gabe»: %36,6k. «Helburua zen gaia hiltzen ez uztea, etxeetan hitz egitea; emaitzak ez ziren izan hain garrantzitsuak», gogoratu du Aristondok.

Irungo eta Hondarribiko emakumeen bideak 1995ean elkartu ziren, martxoaren 8aren bueltan. BAE Bidasoaldeko Emakumeak plataforma sortu, eta emakumeen eguna elkarrekin ospatu zuten eskualdeko andreek. Han hasi ziren gaia zabalago lantzen. Irungo HB Herri Batasunako emakumeek aurreko hilabeteetan egindako hausnarketa eraman zuten Maider eta Idoia Larrañaga ahizpek. «Aita hatxero ateratzen zen; ama kantinera izandakoa zen; izebak ere bai... Esaten ziguten kantinera aterako ginela, baina guri ez zitzaigun askorik gustatzen gura hori: miss-aren irudiarekin lotuta geneukan», azaldu du Maider Larrañagak. «Orduan planteatu genuen zergatik ezin genuen alardean parte hartu besteek bezala. Bagenekien atera izan zirela emakumeak soldadu, bakanki, mozorrotuta-edo, baina ez emakume gisa. Iruditu zitzaigun polita izan zitekeela aztertzea». Karpa bat jarri zuen Irungo HBk martxoaren 8an. «Gaiari buruzko informazioa biltzen hasi nahi genuen. Orritxo bat prestatu genuen, galdera batzuekin: 'Ongi irudituko litzaizuke emakumeak alardean ateratzea?'; 'Uste duzu ondo ordezkatuta daudela kantineraren figuran?'. Egia da jende jakin bat hurbildu zitzaigula, baina ez genuen inolako arazorik izan».

Irunen ere, gune ofizialetara eramaten hasi ziren eskaera. Alardea udalak antolatzen zuenez, udal ordezkariek aukera zuten Alardeko Juntan parte hartzeko, eta Josune Urrusolo HBren partez joaten hasi zen: «Alardeko agintariak ageri ziren deserosoen, konpainiak: errespetu falta erakutsi zuten». Batzorde berean ziren Maribel Castello EA Eusko Alkartasunako zinegotzi eta bigarren alkateordea eta Rosa Sanchez EB Ezker Batuko zinegotzia. Castello: «Gaia iritsi zenean, pentsatu nuen: 'Ederra dator oraintxe!'. Baina, jakina, noizbait egin behar zen. Hasieratik gauzak serio egiten saiatu nintzen: era demokratiko batean, instituziora eramanez. Eta izutu egin ziren, 

2018(e)ko maiatzaren 16(a), asteazkena

LGTB KOLEKTIBOA


LGBT kolektiboa «are ikusgarriago egiteko ekarpena» egin nahi du Euskaltzaindiak
Ortzadar LGBT elkarteko eta Euskaltzaindiko ordezkariak, erdian Andres Urrutia euskaltzainburua eta Javier García Ortzadar LGBT elkarteko presidentea dituztela. / EUSKALTZAINDIA

Ortzadar LGBT elkarteak eta Euskaltzaindiak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren ondorioz, «hobeto islatuta» geldituko dira Euskaltzaindiaren Hiztegian zein bestelako hizkuntza baliabideetan kolektiboaren errealitateak
Errealitateaz jarduteko balio duen heinean, horren irudi zuzena eman dezake hizkuntzak, baina ispilu eraldatzailea ere izan daiteke. LGBT kolektiboak maiz pairatu du hizkuntzak baztertzeko eta gutxiesteko duen gaitasuna. Euskarari dagokionez, gaiaren inguruko arreta berezia izango du aurrerantzean Euskaltzaindiak, hiru urterako lankidetza hitzarmena sinatu baitu Ortzadar LGBT elkartearekin.
«Euskaltzaindiak ezin dio muzin egin bere erantzukizun sozialari, eta LGBT kolektiboa are ikusgarriago egiteko ekarpena egin nahi du», adierazi du Andres Urrutia euskaltzainburuak hitzarmena sinatu ondoren. Horren ondorioz, aurrerantzean, Ortzadar LGBT elkarteak Euskaltzaindiari aholkularitza eskainiko dio «herritarren berdintasuna, bizikidetza, sexu-askatasuna eta giza eskubideak Euskaltzaindiaren Hiztegian zein bestelako hizkuntza baliabideetan are hobeto islatuta» ager daitezen.
Axier Garate, Ortzadar LGBT elkarteko bozeramaileak ostegun honetan ospatzen den Homofobiaren aurkako eguna izan du gogoan. «Hitzarmen hau baliatu nahiko genuke gure gizarteak aniztasun afektiboaren aldeko apustu garbia egin duela erakusteko». Javier García, Ortzadar LGBT elkarteko presidenteak nabarmendu duenez, berriz, «gure elkarteak garrantzia eman nahi die euskaraz egindako ikerketei, eta horretarako Euskaltzaindiarekin bat egitea ezinbestekoa zen guretzat».
Euskaltzaindiaren asmoetan ere txertatzen da akordioa. Andres Urrutiak azaldu duenez, «Euskara gaitu eta erabilera berrietara moldatu eta egokitzeko agindua dauka Akademiak, eta horretara dator, neurri batean, hitzarmen garrantzitsu hau. Euskaltzaindiak ezin dio muzin egin bere erantzukizun sozialari, eta LGBT kolektiboa (Lesbiana, gay, bisexual eta transexualen kolektiboa) are ikusgarriago egiteko ekarpena egin nahi du».
Hitzarmenaren arabera, Ortzadar LGBT Elkarteak hiru arlotan eman dio aholkularitza Euskaltzaindiari bereziki. Batetik, Gradu bukaeran eta Master ikasketetan elkarteak sustatzen dituen deialdietan euskararen erabilera normalizatua eta jasoa ziurtatuko du. Bestetik, Elkarteak bideratzen duen aldizkari zientifikoan euskarari toki egokia eta duina emango zaio. Azkenik, «aurreko bi xedapenen ondorioz sortzen den euskararen  testu-masa eskuratuko dio Ortzadar LGBT elkarteak Euskaltzaindiari», eta Euskaltzaindiak, besteak beste, «Euskaltzaindiaren Hiztegia elikatzen duen Lexikoaren Behatokia elikatzeko baliatuko du euskarazko testu-masa hori».
Erabaki garrantzitsuak azkenaldian
Era berean, Ortzadar LGBT elkarteak Euskaltzaindiari aholkularitza eskainiko dio herritarren berdintasuna, bizikidetza, sexu- askatasuna eta giza eskubideak Euskaltzaindiaren Hiztegian zein bestelako hizkuntza baliabideetan are hobeto islatuta ager daitezen.
Errealitate hauek guztiak ondo gogoan ditu Akademiak, eta horiek kontuan hartuz, erabaki garrantzitsuak hartu ditu azkenaldian. Besteak beste, familia-harremanetako gaurko errealitatera moldatu ditu Hiztegiko hainbat definizio; dinastia-kontuetan ere egin dira aldaketak; Espainiako Justizia Ministerioari euskal izendegiarekin malguago jokatzeko eskatu zitzaion eta abar. Andres Urrutia pozik agertu da sinatutako hitzarmen berriarekin: Besteak beste, Ortzadar LGBT elkarteak familia aniztasunaren eta genero-berdintasunaren inguruko formakuntza eta ikerkuntza sustatzen ditu, eta gai horien inguruan egiten diren master, doktore tesi eta graduondokoak zabaltzen ahalegintzen dira.


FOBIAREN AURKA


Maiatzaren17an, ikastetxe koloredunak LGTB+ fobiaren aurka
POSTED BY: ISABEL MENDIZABAL 2018-05-16
Bihar, maiatzak 17, ostadarraren koloreek hegaz egingo dute hainbat ikastetxetan, eta berdina gertatuko da ehun herri baino gehiagotan ere, bertan harrotasunez elkartuko baitira indarkeriaren eta LGTBI+ komunitateetako pertsonen diskriminazioaren kontra borrokatzeko.
LGTBI+  siglen atzean kolektibo eta errealitate anitzak azaltzen dira: emakume homosexualak (lesbianak), gizon homosexualak, transexualak, bisexualak, eta intersexualak. Talde zabalagoa izateko asmoz, “+“ ikurrarekin ateak zabalik uzten dizkiete sexu-genero fobiak  pairatu ditzaketen beste kolektiboei.

Homofobia eta transfobiaren kontrako eguna maiatzaren 17an ospatzen da,  1990 urteko egun hartan Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) gaixotasunen zerrendatik kendu baitzuen homosexualitatea. Lorpen handi hura ospatzeko asmoz eta homofobiaren kontrako sentsibilizazioa lantzen jarraitzeko xedeaz, adostu zuten egun hori. Gainera, horrelako egun zehatz bat izateak  aukera eman zien Nazio Batuen Erakundean (NBE) proposamena aurkezteko eta homofobiaren kontrako egunaren onespena lortzeko. Harrezkero, erakunde publiko batzuek ere bat egin zuten, eta, gaur arte, gero eta atxikimendu gehiago lortzen ari dira hainbat herri eta instituziotan.

Lege-eskubideei dagokienez, LGTB+ kolektiboak askotariko egoerak bizi ditu munduan zehar eta horrek eragin handia du beraien eguneroko bizimoduan. Dena den, herri askotan, nahiz eta lege-berdintasuna lortua izan, errealitatea oso diskriminatzailea da eta ohikoa izaten da sexu-orientazioagatik edota sexu-identitateagatik biolentzia pairatzea, ikastetxeetan, kaleetan, kiroletan edo lantegietan.

LGTBI+ mugimendua euren eskubideen alde, etengabe, borrokatzen ari da. Lege egokiak aldarrikatzen eta gizarteari errespetua eskatzen dioten bitartean, hezkuntzarako hainbat material eta proposamen egiten ari dira, argi baitute  hezkuntzan dagoela gizartea aldatzeko aukera.
GALEk (Global Alliancefor LGTB+ Education) mapa bat argitaratu du Europako estatuak martxan jartzen ari diren LGTBI  diren ikasleen eskubideak islatuz.
Euskadiko Erkidegoan hainbat ikastetxetan, euren komunitateekin batera, jo eta ke ari dira lantzen aspalditik gaiari lotutako eduki asko, Hezkuntza Sailak sustatuta eta BERDINDU zerbitzuaren eta Arartekoaren laguntzarekin. Denek dituzten helburuak, laburbilduta, honako hauek dira: sexu aniztasunari eta norberaren identitateari errespetua lortzea, familien aniztasuna ikustaraztea eta LGTB+ fobiarik gabeko ikastetxe seguruak izatea.  

Nahiz eta azken bolada honetan aurrerapauso handiak lortu diren, oraindik eskubide eta askatasuneranzko bidean lan gehiago egitea behar-beharrezkoa da,  eta, lan sistematikoa alde batera utzi gabe, maiatzaren 17a geletan eta ikastetxeetan ondo ospatzea aurrerapauso handia izan liteke.
Egilea: Isabel Mendizabal


2018(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

EMAKUMEAK RUGBYAN


#NosotrasTambiénJugamos: las jugadoras de rugby se reivindican con una réplica al spot oficial
http://www.elcorreo.com/deportes/mas-deportes/nosotrastambienjugamos-jugadoras-rugby-20180510153454-nt.html
«La cuestión no es quién me va a permitir... es quién me va a detener». Con este contundente mensaje, las jugadoras vascas de rugby quieren reivindicarse y reclamar el hueco que se han ganado por méritos propios en un deporte muy masculinizado. Cuando la Challenge Cup y la Champions Cup que se disputan este fin de semana en Bilbao han desatado la fiebre por esta disciplina de contacto, ellas quieren pedir a las instituciones «que no apoyen solo a la élite masculina, sino también a los clubes pequeños y especialmente a los femeninos».
Marina Seral, miembro del Gernika y editora del vídeo, explica que, aunque «las jugadoras llevábamos tiempo con la idea de hacer algo conjunto», las semifinales y, en concreto, la grabación del spot oficial con los jugadores del Getxo, han precipitado los acontecimientos. En apenas una semana han logrado dar forma a la idea que da la réplica al promocional, en el que solo salen hombres disputando un encuentro imaginario por las calles de Bilbao.
Al igual que en de los chicos, el vídeo muestra a jugadoras compitiendo en distintos enclaves de la capital vizcaína (parque de doña Casilda, San Mamés, el Guggenheim, la Gran Vía...) pero también en Gernika o en el Puerto Viejo de Getxo. Lleva la firma de las divisiones femeninas del Gernika, Getxo, Universitario Bilbao Neskak y Eibar, aunque quiere representar a todos los equipos que compiten en Euskadi y concluye con el hastag #NosotrasTambiénJugamos, con el que esperan que su revindicación se comparta masivamente en las redes sociales.
http://www.elcorreo.com/deportes/mas-deportes/nosotrastambienjugamos-jugadoras-rugby-20180510153454-nt.html


2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

RUGBY


La selección femenina de rugby lucha contra los estereotipos machistas en un anuncio
https://verne.elpais.com/verne/2018/01/04/articulo/1515063086_964612.html
"Ese deporte no es para chicas", "Claudia, la marimacho", "¿eres lesbiana, no?", "vaya piernas de señorita...". Cuatro jugadoras de la selección femenina de rugbycomentan a cámara las frases que alguna vez han escuchado cuando personas de su entorno conocen su profesión. El vídeo juega al contraste entre lo positivo y lo negativo y las deportistas hacen balance. También mencionan las buenas palabras que reciben para recordar que "seas como seas, tienes un sitio. Solo hay que ser valiente", como dice el lema de esta campaña de Joma.
La marca deportiva, patrocinadora oficial del equipo al que se conoce como Las leonas, ha lanzado a finales de diciembre este spot a través de sus redes sociales. Medios de comunicación e instituciones deportivas lo han compartido en sus cuentas de Twitter y Facebook.
En ese juego de contrastes que plantea el vídeo, también se recopilan frases positivas. "Una niña me ha dicho que quiere ser como yo de mayor", comenta entre lágrimas Carlota Meli; "nunca me han visto tan feliz haciendo algo", dice Beatriz Domínguez. Las dos deportistas participan con sus testimonios junto a Lourdes Alameda y Claudia Alonso.
El rugby cuenta en España con casi 35.000 licencias de jugadores, pero solo un diez por ciento de ellas son femeninas, según datos de la Federación Española de Rugby que recoge la Agencia Efe.
Aroa González, que fue capitana de la selección hasta que este verano se retiraba tras 20 años jugando al rugby.
"Cuando empezaba no había ni tallas para ellas. Se alojaban en colegios mayores sin calefacción antes de entrenar en un campo nevado para preparar las competiciones", cuenta el artículo de Luis Javier González. En estos 20 años, la jugadora ha compatibilizado el rugby con otro trabajo y ha acudido a mundiales en su mes de vacaciones. Otras de sus compañeras de la selección son profesoras, arquitectas o empleadas de banca.

Los medios ignoran a este equipo de rugby femenino (Campeón de la Copa de  España 21018)  y ellAs  crean su propia portada

"¡Somos portada de 'La Voz de Galicia'!".

Que los medios de comunicación ignoran el deporte femenino no es nada nuevo. Más aún si se trata de un deporte que no es el fútbol o el baloncesto. La selección gallega de rugby 7 quedó campeona de España el pasado 28 de abril y no tuvo ninguna presencia en los medios, ni siquiera en los periódicos regionales. A pesar de esta ignorancia, a las doce jugadoras del conjunto gallego no les faltó el ingenio y decidieron hacer su propia portada del principal diario regional: La Voz de Galicia.
Una de las jugadoras del equipo, Jessica Martín, ha compartido la imagen de la falsa portada en Facebook. "¡La ambición madrileña se cae a pedazos!", "¡Las gallegas, nuevas campeonas de España!" o "La defensa gallega hasta la última jugada" son algunos de los titulares insertados por las jugadoras junto a una imagen del conjunto tras el partido.
La imagen se acompañaba del irónico texto: "¡Gracias a los medios de comunicación por fomentar el deporte femenino!". En tres días ha sido compartida cerca de 3.500 veces. ¡Cualquier logro es poco!