2018(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

KATTALIN

Kattalin Minerrek irabazi du Tene Mujika Saria, transexualitateaz ariko den proiektu batekin

Kattalin Miner kazetari hernaniarrak irabazi du aurtengoTene Mujika beka, duela hamar urte bere burua hil zuen gazte transexual baten historia eta kasu hark izandako ondorioak aztertzeko egitasmo batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Minerrena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Aitor Zuberogoitiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du kazetariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.
Amaia-Aimar Elosegi hernaniar transexualak bere buruaz beste egin zuen 2007an, eta, hamar urteren buruan, haren lagun Minerrek zenbait galdera egin nahi ditu: nor zen Amaia-Aimar? Zer utzi nahi izan zuen ondorengoentzat? Nola oroitzen da, oroirtzen bada, gertakari hura? Nola aldatu da, aldatu bada, transexualekiko ikuspegia hamar urte hauetan? Zein leku eman diogu gure memoria intimo eta kolektiboan gertakari hari? Memoriaz, suizidioaz eta transexualitateaz gogoeta egin nahi du Minerrek, besteak beste, bere oroitzapena eta hainbat jenderen lekukotasuna baliatuz.
Kattalin Miner Hernanin sortu zen 1988an. Kazetaritzan lizentziatua da, eta masterrak ditu literatura konparatuan eta berdintasun alorrean. Mugimendu feministako milintatea da eta eleberri bat kaleratu zuen 2017an: Nola heldu naiz ni honaino (Igartza Saria irabazitakoa).




La periodista hernaniarra Kattalin Miner ha ganado el premio Tene Mujika por desarrollar un proyecto sobre la transexualidad.
El premio consiste en una beca para desarrollar en el plazo de un año un trabajo que quedará plasmado en un libro.
El trabajo desarrollado por Kattalin se basa en la vida de Amaia-Aimar Elosegi, también hernaniarra, que decidió quitarse la vida. Las reflexiones que quiere trasladar  la periodista es sobre quien fue Amaia-Aimar? Qué quiso dejar de su corto legado a sus familiares  y amistades? Cómo se recuerda el suceso, si se recuerda? Cómo ha cambiado  el concepto de la transexualidad en estos últimos 10 años? Si ha cambiado en verdad? En resumen, Kattalin Miner quiere hacer una amplia reflexión sobre la memoria, el suicidio y la transexualidad, utilizando el recuerdo y las confesiones de las personas que convivieron con Amaia-Aimar.
Kattalin Miner, nació en Hernani en 1988, es licenciada en periodismo y cuenta con másteres en literatura comparada y en el  área de la igualdad. Es militante feminista y en   2017 publicó el libro: Nola heldu naiz ni honaino (ganador del premio Igartza)


http://transexualidadeuskadi.blogspot.com.es/2007/05/homenaje-aimar-elosegi-ansa.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina