Zuazo mendean hartu eta Kopa bosgarrenez irabazi du Bera Bera
Donostiarrak jaun eta jabe izan
dira PorriƱon jokatutako finalean eta 17 eta 33 gailendu dira.
Bera Berak bosgarrenez irabazi du Erreginaren Kopa. Donostiarrak aise
gailendu dira Prosetecnisa Zuazo talde bizkaitarraren aurka jokatutako
finalean, 17 eta 33.
Zuazok lehen laurdenean bakarrik eutsi dio Bera Beraren
nagusitasunari (5-12, 16. minutuan). Kantxan talde bakarra izan da.
Defentsako lan bikainari esker, Bera Berak aurkaria suntsitu du, eta Zuazok
erasoan egindako hutsegite bakoitzari etekina atera dio kontraeraso zitalak
eginda.
Bera Berak alde zabalak izan ditu markagailun (4-10, 10-17, 12-24),
eta defentsan eta abiaduran oinarritu du garaipena. Finala
erabakita, bi entrenatzaileek aukera eman diete normalean jokatzen ez duten
jokalariei.
http://www.eitb.eus/eu/kirolak/osoa/3993124/bera-berak-erreginaren-kopa-irabazi-dio-zuazori/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina