2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

LUZAIDE

Emazteek dantza guzietan parte hartzearen alde egin dute Luzaideko galdeketan
Boza eman duten 150 lagunetatik %75ek eman dute oniritzia, baina emakumeek bolanten ohiko jantzia erabiltzearen kontra daude %65

Luzaideko Bolanten Egunean emakumeek dantza guzietan parte hartzen ahal duten ala ez. Horixe galdetu zieten joan den martxoaren 24an, 25ean eta 26an Luzaideko (Nafarroa) herritarrei zein herriko dantza taldean noizbait aritu izan diren dantzari guziei. 150 lagun inguruk eman zuten boza, eta Bolanten Batzordeak ortziral arratsean jakinarazi zuen emaitza: botoa eman dutenetatik %75 agertu dira emazteek dantza guzietan parte hartzearen alde, %20 kontra, eta bertze %5en boza baliogabea izan da.


http://www.berria.eus/paperekoa/2022/013/001/2016-04-03/emazteek_dantza_guzietan_parte_hartzearen_alde_egin_dute_luzaideko_galdeketan.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina