Emakumezkoak su artean Suhiltzaile postua lortzeko oposizioen azken probak egin dituzte Bizkaian. Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan deialdia egin berri dute. Lanpostu horretara aurkezten diren gehienak gizonezkoak badira ere, badira emakumezkoak ere: Isabel Espinosa, Eider Ruiz de Agirre eta Daniela Dominguez, esaterako. Orain dela hamabost urte etorri zen Madrildik Euskal Herrira, baina ez zuen bizitzeko baimenik lortu, eta «denetariko» lanetan aritu behar izan zuen, «baldintza kaxkarretan», hainbat urtez. Bizitzeko baimena eman zioten urtean, 2008an, baina, benetan gustatzen zitzaion lan bat lortu behar zuela zin egin zion bere buruari. Egunkaria zabaldu eta Gipuzkoako suhiltzaile izateko oposizioen deialdia ikusi zuenean, zerua zabaldu zitzaion; «hauxe da bilatzen nuen lana», pentsatu zuen. Ez zuen kamioiak gidatzeko baimenik, ezta euskara titulurik ere, baina buru-belarri ekin zion biak ala biak lortzeko ahaleginari. Lau hilabetean, biak eskuan zituen, eta 2008ko Gipuzkoako oposizioetara aurkeztu zen. Aurkeztu, eta gainditu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina