2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

BERDINTASUNA

BERDINTASUNA
"Danborrada mistoa izateak ez du esan nahi parekidea denik"
Emakumeek danborradan izan duten parte hartzearen inguruko liburu bat argitaratu du Donostiako Udalak: 'Emeki-emeki berdintasunezko Danborradarantz'.

Emeki-emeki berdintasunezko Danborradarantz liburuaren aurkezpena. / Juan Carlos Ruiz, Argazki Press
2014-09-30 / Irutxuloko Hitza

Berdintasun Sailak iaz eskaini zuen beka bati esker egindako ikerketa lanaren emaitza da liburua, eta gaur aurkeztu dute, udaletxean. Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziarekin eta Juan Karlos Izagirre alkatearekin batera, bertan izan dira Beatriz Moral eta Xabier Kerexeta ikerketa lanaren egileak ere.
Danborrada sortu zenetik gaur arteko hainbat argazki, testigantza, bitxikeria eta testu bildu dituzte liburuan. Lan dibulgatzaile bat izatea nahi dute, eta agerian utzi dute emakumeek hasieratik parte hartu izan dutela danborradan; sekula ez zaie parte hartzea debekatu. Hala ere, 36ko gerraren eta frankismoaren ondorioz, danborrada bera desagertzear egon zen, eta emakumeen presentzia ere bai. Azken hamarkadetan berdintasunaren bidean pauso garrantzitsuak eman direla nabarmendu dute egileek. Dena den, hainbat mugarri historiko azpimarratu dituzte, Kresala konpainiaren lana, esaterako. Kerexetaren arabera, "egun danborraden %90 mistoak dira, baina danborrada mistoa izateak ez du esan nahi parekidea denik. Jendarteak naturaltzat hartzen du gaur egungo egoera, baina ez da horrela".
Elkarrekin bai, baina ez maila berean
Danborrada "jendartearen isla" dela adierazi du Izagirrek; "ez da parekidea, ez kuantitatiboki eta ezta kualitatiboki ere". Zentzu horretan, Berdintasun zinegotziaren hitzetan ere, "urtez urte pausoak ematen ari gara berdintasunezko danborradaren alde, baina hori egia izan dadin jendartearen pentsaera aldatzea beharrezkoa da. Izan ere, gaur egun oraindik ere historiaren erabilera interesatuak egiten dira, justifikazioak bilatu behar izaten dira emakumeei lekua egiteko, ez ikusiarena egiten da, eta inertziaz jokatzen da, gauzak auzitan jarri gabe. Behin betiko urratsa emakumeen eta gizonen ahotsa eta hitza guztiz baliokideak direnean egingo da, berdinak direnean kopuruan, presentzian, zilegitasunean, mailan, ospean".
Beatriz Moralean arabera, 30 urte hauetan lortutakoak gutxietsi gabe, gaur egun oraindik ez dago emakumeen eta gizonen arteko orekarik. Danborradako parte hartzaileen herena baino ez dira emakumeak, eta oso danborrada gutxitan hartu dezakete parte edozein postutan. Emakumeek oso gutxitan betetzen dituzte agintari postuak, eta erabakitzeko esparruetatik kanpo geratzen dira. Afariei dagokionez ere, oraindik ere hainbat elkartetara ez direla emakumeak sartzen aipatu du Moralek.
Sari emate ofizialek ere izan dute kritika. Urrezko Danborra dutenen artean %8,5 dira emakumeak eta Hiritar Merezimenduaren Dominetan, berriz, %21a. Komunikabideetan ere parekideak ez diren konpainiak gehiago ateratzen direla ondorioztatu dute ikerketa lanean.
Etorkizunari begira, haur danborradetan parte hartzen duten gehienak neskak direla azpimarratu dute. Dena dela, "Irun eta Hondarribian adina soinu egin ez bada ere, Donostiako danborradan emakumeek euren lekua hartzeko lan eta borroka asko egin dute", esan du Moralek.
Sei pertsona aritu dira urte eta erdiz ikerketa lan hau egiten. Danborradari buruz informazio asko badago ere, emakumeen parte hartzeaz datu zehatzak eta testigantzak lortzea asko kosta zaiela onartu dute, "normaltzat hartzen zutelako ez agertzea". Etorkizunerako tresna baliagarria izango den esperantzan, urriaren 16an aurkeztuko dute jendaurrean liburua eta ikerketa lana bera. Udaletxeko udalbatza aretoan egingo dute aurkezpena, 19:00etan. Hortaz gain, 354 ale banatuko dituzte, eta Berdintasun Sailaren webgunean ere deskarga daiteke liburua.
Mujeres a la conquista de la Tamborrada
UN LIBRO RECOGE LA EVOLUCIÓN DE LA PRESENCIA FEMENINA EN LOS DESFILES FESTIVOS
UN REPORTAJE DE C. ALONSO FOTOGRAFÍA RUBEN PLAZA - Miércoles, 1 de Octubre de 2014 - Actualizado a las 06:08h


       

La Tamborrada del día de San Sebastián cuenta aproximadamente con un tercio de mujeres en las filas de las distintas compañías. Las cifras, por lo tanto, no son paritarias y, además, la presencia de mujeres y hombres no tiene la misma “calidad”. Esta es una de las conclusiones del estudio elaborado por un equipo de seis investigadores, coordinado por Beatriz Moral, que fue presentado ayer en el Ayuntamiento de Donostia, que ha impulsado la iniciaciativa por medio de una beca.
La publicación, bajo el título Paso a paso hacia una tamborrada en igualdad. 1813-2013: Cómo las mujeres hemos ido conquistando nuestro espacio en la Tamborrada, hace un repaso de los distintos hitos históricos que han ido conformando la realidad actual así como un análisis antropológico de la situación.
“Dentro del aspecto cualitativo, la presencia de las mujeres es insignificante entre quienes piensan y deciden cómo serán las fiestas”, manifestó el investigador Xabier Kerexeta, que añadió que “muy pocas mujeres cubren puestos de mando en las compañías y pocas acceden a ámbitos de decisión”. “En numerosas ocasiones -añadió- el único papel que desempeñan las mujeres consiste en llevar el champán o los palos a los tamborreros”.
Por su parte, la coordinadora del trabajo, aseguró que, en ocasiones, las mujeres que salen en determinadas tamborradas de sociedades masculinas no pueden acceder a cenar en ellas, ni tampoco las integrantes femeninas de las txarangas.
También recordaron que antes de la Guerra Civil existían tamborradas de mujeres y que, aunque no fueron prohibidas, fueron desapareciendo. Posteriormente, en 1980, empezaron a surgir tamborradas mixtas.
Cerca de 350 ejemplares de la publicación, que incluye una versión en euskera y otra en castellano, serán repartidos entre las distintas formaciones festivas que animan la ciudad el día de San Sebastián. Además, todo el que lo desee podrá descargar el libro en la página web del Ayuntamiento: www.donostia. eus.
El alcalde, Juan Karlos Izagirre, consideró que el documento tiene un “gran valor” para conocer con rigor la historia de la fiesta donostiarra desde el punto de vista de la igualdad. El trabajo se presentará al público el 16 de octubre en el Salón de Plenos a las 19.00 horas.
HACIA LA IGUALDAD
1928-29. Existían tamborradas de mujeres.
1980. Empiezan las tamborradas mixtas con Kresala.
1984. Se hace oficial la participación igualitaria de niñas en la Tamborrada Infantil.
1987. Primer Tambor de Oro a una mujer: Pilar Miró.
1999. Las mujeres suben al tablado de la plaza de la Constitución.
COORDINADORA
La coordinadora del trabajo recordó que entre los premios que otorga el Ayuntamiento donostiarra, las mujeres son minoría. En las Medallas al Mérito, las mujeres constituyen el 21%.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina