2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

AROA MERINO

5.-JANTZI BETAURREKO MOREAK / MIRA CON GAFAS MORADAS Aurtengo Behobia –S.Sebastian lasterketan, emakumezkoetan , ezustekoa izan da, Aroa Merino debutariak lortu baitu garaipena. 30.000 korrikalari inguruk hartu dute lasterketan, iaz baino 3000 gutxiago baina emakumezkoeen kopurua handitu da, parte hartzaileen kopurua % 23-a izanik. La Behobia-San Sebastián, carrera pedestre que se disputó este domingo sobre 20 kilómetros, reunió a un total de 31.276 corredores, lo que significa una reducción de casi 3.000 atletas con respecto a la edición anterior, aunque se trata de la segunda mayor participación de su historia. El año pasado se inscribieron para esta prueba popular 33.948, el tope en los 52 años desde su inicio, en la que también se registró un récord de mujeres con cerca de 8.000 apuntadas. El porcentaje de mujeres en el total de la carrera sí alcanza este 2016 un récord absoluto con casi el 23 % del total de los inscritos.

2016(e)ko urriaren 20(a), osteguna

AMBER NEBEN



Amber Nebenek irabazi du Munduko Txapelketako erlojupekoa, 41 urterekin. Ellen van Dijk eta Katrin Garfoot igo dira podiumera. 25,5 kilometroko ibilbidea zuten eta 33.51ko denbora egin du. Christiane Soeder austriarra izan da bigarren (sei segundora) eta Judith Arndt alemaniarra hirugarren (22ra). Eneritz Iturriagaetxeberria (Abadiño, Bizkaia) 32. geratu da, 36.55eko denborarekin; Espainiarekin aritu da.
 La ciclista estadounidense Amber Neben, que en la presente temporada milita en las filas del equipo Bepink, ha conseguido imponerse en la prueba contrarreloj élite femenina del Campeonato del Mundo de Doha (Catar), una prueba disputada este martes sobre un recorrido urbano de 28,9 kilómetros en el circuito de La Perla. Bajo un intenso calor, con temperaturas de hasta 36 grados centígrados, Neben se colgó la medalla de oro con un registro de 36 minutos y 37 segundos, un tiempo 6 y 8 segundos mejor que el marcado por la holandesa Ellen Van Dijk y la australiana Katrin Garfoot, plata y bronce respectivamente. Neben, la más veterana de todas las participantes (41 años), sorprendió al imponerse ocho años después de su primer título mundial de contrarreloj, conseguido en Varese (Italia) en 2008. 

2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

ATLETISMOA

Amaia Andres izendatu dute Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidente
Herrian gutxi dira Amaia Andresek LOKE Lasarte-Oria Kirol Elkartean egin duen lana ezagutzen ez dutenak. Orain, beste erronka bati ekingo dio atleta olinpiko izandakoak: Gipuzkoako Atletismoko Federazioko lehendakaritza hartu du, Mikel Odriozolaren lekukoa hartuz.

La nueva presidentA de la Federación Atlética Guipuzcoana (FAG) afronta una «ilusionante» etapa en la que «dar la vuelta al delicado asunto económico» será su mayor reto
Cuando en 1992 participó en los Juegos Olímpicos de Barcelona, Amaia Andrés (Beasain, 26/06/1966) seguro que no podía ni imaginarse que más de dos décadas después se convertiría en la primera mujer presidenta de la ya centenaria -desde este año- Federación Atlética Guipuzcoana.


2016(e)ko maiatzaren 26(a), osteguna

AMAIA GOROSTIZA

EMAKUME BAT 1.  MAILAKO GIZONEZKOEN FUTBOL LIGAN PRESIDENTE IZATEA ORAINDIK BERRIA
Amaia Gorostiza izendatu dute Eibarreko presidente

Eibarren ez ezik, Lehen Mailako gizonezkoen futbol ligan presidente kargua duen emakume bakarra da, nahiz talde armaginaren administrazio kontseiluan gizonezkoak diren gainerako 11 kideak.

2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

MAIATZAK 17

Maiatzak 17, HOMOFOBIA aurkako Nazioarteko Eguna
Genero rol estereotipo normatiboak apurtzea.
Goiko helburua lantzeko asmoz,  egun honen inguruan Komunitateak aktibitate desberdinak bideratu ditu:
  • Guraso delegatuak: stand up!-don´t stand for homophobic bullying bideoa ikusi genuen eta horren inguruan hausnartu ondoren bideoari buruzko fitxa bat osatu genuen *Bideoa gure we orrian ikusgai duzue.
  • Ikasle delegatuak: Abiapuntu gisa, Disfruta las nuevas Príncipe bideoa ikusi zuten eta iragarkiaren protagonistaren jokaerari buruzko hausnarketa egin ondoren, estereotipoekin lotuta dauden aurreiritziei buruzko fitxa bat osatu zuten.
  • Batzorde Pedagogikotik ziklo guztietan lantzeko proposaturiko aktibitateak:
Haur hezkuntza eta lehen zikloa (1. eta 2. mailak) : fernandino bull pelikula ikusi, horri buruz hitz egin eta ondoren “Denak berdinak baina desberdinak” lelopean fitxa egin. Zuk zer atsegin duzu egitea? *Pelikula hau gure web orrian ikusgai duzue.
Bigarren zikloa (3. eta 4.mailak) Disfruta las nuevas Príncipe bideoa ikusi eta hausnarketa egin ondoren ikasle delegatuek landutako fitxa (Estereotipoekin lotutako ondorioak) egin.
Hirugarren zikloa (5. Eta 6.mailak) stand up!-don´t stand for homophobic bullying bideoa ikusi, horri buruz egin eta hausnarketa egin ondoren ikasle delegatuek landutako fitxa (Estereotipoekin lotutako ondorioak) egin.
17 de Mayo Día Internacional contra la Homofobia
Romper con los estereotipos de género estandarizados.
Para trabajar el objetivo que arriba se menciona , nuestra Comunidad Educativa  ha propuesto la realización de diferentes actividades.
  • Los familiares delegados de aula han visto el video: stand up!-don´t stand for homophobic bullying  Después de comentar las diferentes reflexiones que nos surgían completaron una ficha para sacar conclusiones analizando las diferentes situaciones que se les plantean a los y las protagonistas.*Si queréis ver el video está en nuestra página web.
  • Las alumnas y alumnos delegados de aula vieron el video Disfruta las nuevas Príncipe y después de hacer diferentes reflexiones sobre el protagonista del anuncio hicieron un ficha sobre las conclusiones a las que llegamos  en función de los estereotipos de género que tenemos.
  • Propuestas de trabajo a realizar para los diferentes ciclos:
Educación Infantil y Primer Ciclo (1º y 2º cursos) Ver la película  fernandino bull , y después de comentarla realizar una ficha con el título “DENAK BERDINAK BAINA DESBERDINAK”. ¿Qué es lo que a ti te gusta hacer?
Segundo Ciclo (cursos 3º y 4º) Ver el video Disfruta las nuevas Príncipe,  hablar de la reacción del personaje del anuncio y realizar la ficha obre las conclusiones a las que llegamos  en función de los estereotipos de género que tenemos.
Tercer ciclo (cursos 5º y 6º) Ver el video  stand up!-don´t stand for homophobic bullying  hablar de las diferentes situaciones que se les presenta a los protagonista y analizar sus reacciones, realizar la misma ficha


2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

SAN PRUDENZIO

Lazkaoko San Prudenzio jaietan, lehen aldiz, lasterketa mistoa antolatu dute festetan
Datorren ostiralean izango da krosa, 21:00etan. Bost kilometro eta erdiko ibilbidea da, 2016-04-22 / I. Elustondo

Ez dute parrandarako aukera bakarrik izango Lazkaoko San Prudentzio jaietan. Aurten, lehen aldiz, kros mistoa antolatu dute. Iñaki Belamendia Antzar Korrikalariak elkarteko kidea da antolatzaileetako bat, eta, haren arabera, «garrantzitsua» da festa eta kirola uztartzea. «Festetan ekintza guztiak parranda egiteko izaten dira; kirolak leku gutxiago izaten du. Bueltak ematen ibili gara, zerbait polita antolatu nahi genuen, eta lasterketa txiki bat egitea pentsatu dugu, bikoteka».

Datorren ostiralean, apirilaren 29an, 21:00etan egingo dute lasterketa. Belamendiaren arabera, propio aukeratu dute ordu hori. «Zerbait berezia da gauean korrika egitea. Kirola jaiaren barnean sartzea da helburua». Bikoteka egin behar da ibilbide osoa nahitaez, ez du balio batak bestea aurreratzerik, eta horrek giro ona jartzen laguntzen du, Belamendiaren iritziz. «Banakako lasterketa bat ez da hain erakargarria, eta binaka joateak sortzen du saltsa hori».

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen ere laguntzen dute halako egitasmoek, haren esanetan. «Azkenean kirola denentzat da, eta beti gehiago kostatzen da neskak horrelakoetara apuntatzea. Horren aurrean, bultzadatxo bat da kros mistoa».

Parte hartzea sustatu nahi dutenez, ez dute ibilbide oso luzea prestatu. Bost kilometro eta erdi izango ditu: bi buelta txiki eta handiago bat emango dituzte korrikalariek herrian, plazatik hiru aldiz igarota. Herriaren erdigunetik behin baino gehiagotan pasatzea nahi izan dute, lasterketak jendea kalean «harrapa» dezan.

Dagoeneko 40 bikote apuntatu dira lasterketara. Adin guztietakoak daude zerrendan, herrikoak zein kanpokoak: Bilbokoak, Durangaldekoak... Lehen aldia izateko, itxuraz, «arrakasta pixka bat» izango du. «Herrian jende guztia ari da honetaz hizketan. Susmoa dugu gauza polit bat aterako dela».

Apirilaren 28ra bitartean eman daiteke izenawww.kirolprobak.com webgunean, dohainik. «Helburua kirola sustatzea da, eta, kobratuz gero, jendeari gehiago kostatzen zaio parte hartzea». Gainera, sariak izango dira korrikalarientzat: hamar bikote azkarrenei, eta herriko lehenengo bi bikoteei emango dizkiete.


2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

TXAPELDUNAK

Zuazo mendean hartu eta Kopa bosgarrenez irabazi du Bera Bera

Donostiarrak jaun eta jabe izan dira Porriñon jokatutako finalean eta 17 eta 33 gailendu dira.


Bera Berak bosgarrenez irabazi du Erreginaren Kopa. Donostiarrak aise gailendu dira Prosetecnisa Zuazo talde bizkaitarraren aurka jokatutako finalean, 17 eta 33.
Zuazok lehen laurdenean bakarrik eutsi dio Bera Beraren nagusitasunari (5-12, 16. minutuan). Kantxan talde bakarra izan da. Defentsako lan bikainari esker, Bera Berak aurkaria suntsitu du, eta Zuazok erasoan egindako hutsegite bakoitzari etekina atera dio kontraeraso zitalak eginda.
Bera Berak alde zabalak izan ditu markagailun (4-10, 10-17, 12-24), eta defentsan eta abiaduran oinarritu du garaipena. Finala erabakita, bi entrenatzaileek aukera eman diete normalean jokatzen ez duten jokalariei.

http://www.eitb.eus/eu/kirolak/osoa/3993124/bera-berak-erreginaren-kopa-irabazi-dio-zuazori/