2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

GURUTZE FRADES

GURUTZE FRADES, TRIATLETA
“Zerbait bagarela erakusteko, gizonezko bat baino hiru aldiz hobeak izan beharra daukagu”
  

“A las mujeres se nos exije el triple que a los hombres para demostrar que somos capaces de realizar nuestro trabajo”

Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu lotura klikatu. /Si quieres consultar  toda la entrevista clicar el siguiente  enlace


ttps://www.euskadi.eus/t59aWar/revistaJSP/t59aVerEjemplar.do?R01HNoPortal=true&t59aTipoEjemplar=R&t59aNumEjemplar=9

2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

TOLOSAKO INAUTERIAK


Bazkide batek bi andre gonbidatu zituen, eta beste kideak joan egin ziren.
Tolosan, 30 elkarteetatik 15k andreak onartzen dituzte.
Ostegun gizen eguna, inauterien hasiera dute gaur Tolosan (Gipuzkoa). Jai giroaren eta txarangen artean, afariak izango dituzte elkarte gastronomikoetan. Baina ez dute denek joateko aukera izango. Gaur afaltzen ez dituzte emakumeak onartzen elkarte guztiek. EAEko Arartekora iritsi da kasu baten berri: elkarte gastronomikoko arauak betez bi emakumerekin afaltzera joan zen bazkide bat, eta gainerako guztiek alde egin zuten. Ebazpen bat atera du Arartekoak, eta Tolosako Udalari eskatu dio horrela jokatzen duten elkarteei ez emateko inolako diru laguntzarik. Halakoak saihesteko neurriak hartzeko ere eskatu dio.

Gure Kaiola elkarteari dagokio Arartekora iritsi den salaketa: ostegun gizen egunez ez ditu andreak afaritan onartzen. Joxemari Arakama bazkideak jo du Arartekoarenera. Bide luzea egin du aurretik. Eta antzua. 2007ko urtarrilean jarri du hasiera. «Batzarrean eskatu nuen bukatzeko emakumezkoei ostegun gizen egunean sarrera debekatzearen praktika. Beste egunetan ez zeukaten debekatuta». Ez zioten proposamena onartu, baina aldaketak egin zituen zuzendaritzak, «iskanbila ikusita». Ordura arte, bazkide bakoitzak zerrenda batean jartzen zuen gonbidatu bat edo bi eramango zituen afaltzera —beti gizonak—; ordutik aurrera, kopurua ez, gonbidatuen izen-abizenak jarri behar zituzten. «Helburua zen, noski, emakumeak atzematea». Beste pauso bat ere egin zuten: «Izen-ematearen ondorenerako, beste hiru eguneko epea jarri zuten, listatik ezabatzeko».


Arau hori kentzeko eskatu zuen Arakamak hurrengo urteko batzarrean. «Diskriminatzailea zen bi zentzutan: batetik, emakumeei galarazi egiten zitzaielako ostegun gizen egunean joatea; bestetik, bazkide batzuk nahi zutenekin joan zitezkeelako, eta beste batzuek ez geneukalako aukera hori».
Ez zioten kasu egin; areago, hurrengo urtean, 2009an, batzarrak bere egin zuen arau hori.

2011ko inauterietan eman zuen pausoa: arautegiari jarraituz, listan apuntatu zituen bi gonbidatuak, emakumezkoak. «Bigarren epealdian, bazkide eta gonbidatu guztiek ezabatu zuten izena. Nire bi gonbidatuak eta ni azaldu ginen Gure Kaiolara». Gainerakoak beste leku batera joan ziren afaltzera. «Umiliazioa izan zen hori».

«Babesik ez» udaletik

Udalera jo zuen. Jokin Bildarratz (EAJ) zegoen alkate. «Ostegun gizen hartan elkartera etorri zen. Babesa eman zidan, eta esan zidan egingo zela zer edo zer». Txostena egiteko eskatu zion alkateari: «Tolosako Udalak onartu zuen bere garaian berdintasuneko udal ordenantza oso aitzindari bat, eta horren argitan diskriminaziorik egon zen edo ez esateko». Bozak izan ziren segidan; Ibai Iriartek (EH Bildu) hartu zuen alkatetza. Hitz egin zuten. «Zinegotzi batek bidali zidan mezu bat, esanez elkarteko zuzendaritzakoak prest zeudela nirekin hitz egiteko». Ez zion inork deitu. «Iriarteren gobernua ez zen nirekin harremanetan jarri horretaz hitz egiteko». EAJ dago berriro alkatetzan. Arakamari ez dio inork deitu, nahiz zinegotzi bati egoera aipatua dion.


Arartekora jo zuen udalaren jarrera ikusita. «Ez dit eman babesik». Salaketa jasota, udalarekin hitz egin zuen Arartekoak, eta galdetu zion Gure Kaiola elkarteari diru laguntzarik ematen ote dion. «Ahalegin asko egin ditugu kontu hori argitze aldera, baina oraindik ere ez dugu lortu», dio ebazpenak. Udalak ez die informazioa eman 2012tik aurrerakoaz. Badakite lehenago behintzat jasotzen zuela dirua. Hori legeen aurkakoa dela ohartarazi dio Arartekoak udalari: elkarte diskriminatzaileak ezin dira diru publikoz lagundu. Atzera egiteko eskatu dio, hortaz. Goraipatu du elkarteekin lanean ari direla Tolosan, eta hor jarraitzeko eskatu dio udalari: ebazpenaren arabera, gaur egun 30 elkarteetatik hamaseik ez dituzte andreak onartzen —2010ean, seik onartzen zituzten andreak—.

Protokoloa sinatu zuen Gure Kaiolak ere. «Praktikan, ez du ezer egin». Emakumerik ez dute onartu bazkide gisa. «Bi herenen babesa behar da; iaz batek erdiena baino gehiagorena lortu zuen, baina bi herenera ez zen iritsi boto batengatik». Gaur ez da joango afaritara. «Bazkideak soilik joan gaitezke orain: guztiak gizonak».


2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

MUSUAK

MUSUAK
Otsailaren 14an San Valentin eguna ospatuko da eta gure gizartean egun honetako ospakizuna garrantzi gero eta handiagoa hartzen ari da, eta honekin batera estereotipoak nagusitzen  dira eta era berean, maitatzeko errealitate batzuk hedabideetan ez dira ikusgarri egiten. Hau dela eta, estereotipoei aurre egiteko asmoz eta maitatzeko errealitate guztiak ikustarazteko gure komunitatean honako gai hau lantzen ari gara : MUSUAK.
·      Gure kulturan musuek zer adierazten duten hausnartuz (Musuak noiz, zeinek zeini, zergatik edo zer lortzeko ematen ditugun).
·      Beste kulturetan agurtzeko erak.
·      Musuak eta ipuinak: ipuinetan (Mari Errauskin, Loti Ederra, Edurne Zuri, Igela printzea, Ederra eta Piztia,…) musuen protagonismoa aztertuz.
·      Sexu bereko bikoteak ikusgai egin : “El amor no tiene etiquetas” https://youtu.be/1pQSdQturKQ
   eta “La rubia y la rana” bideoa http://www.aldarte.org/cas/site/multimedia-ver.asp?id=4 bideoak aztertuz.
·      Musuak EZ dira derrigorrezkoak mezua zabalduz. Honetarako, “Derrigorrez muxurik ez” liburua zabaldu da, sozializazio prebentibo gisa erabiliz, https://www.youtube.com/watch?v=ZqnTaMtZkAo
·      Saioak bukatzeko “Jantzi betaurreko moreak” sarrerako horman landutako zenbait irudi ikusgai ipini dira.
Interesgarria izango litzateke adierazitako bideoak zuek guztiok aztertzea eskolan egindako lanari etxeetatik jarraipena emateko.

El día de San Valentín está tomando más fuerza en nuestra sociedad recibiendo nuestro alumnado gran cantidad de mensajes cargados de estereotipos y a su vez ocultando el amor que manifiestan personas del mismo género. Por esta razón, desde la Comisión de Igualdad se ha decidido trabajar el tema de Los Besos, para reflexionar  sobre los  mensajes con que se nos bombardea en torno a este día y además visibilizando el amor entre personas de la misma orientación sexual.
·      Reflexionando sobre lo que en nuestra cultura expresamos a través de los besos (Cuándo se dan, quién los da y a quién, para qué o con qué finalidad )
·      En otras culturas que otras maneras de saludo se utilizan
·      El tratamiento de los besos en los cuentos infantiles (Cenicienta, La Bella Durmiente, Blancanieves, La rana y la princesa, La Bella y la Bestia,…) analizando el protagonismo del beso en los diferentes cuentos.
·      Visibilizar las parejas del mismo sexo : Comentando los videos,  “El amor no tiene etiquetas” https://youtu.be/1pQSdQturKQ y “La rubia y la rana” http://www.aldarte.org/cas/site/multimedia-ver.asp?id=4 .


Trabajando la lectura del libro “Ni un besito a la fuerza” resaltando la importandia del

2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

ALAIA MARTIN

Alaia Martin bertsolariak DUNBOA Ikaskomunitatearen OMENALDIA jaso du

Dakizuen bezala, abenduan izandako Gipuzkoako Bertsolarien txapelketan Alaia Martin (gure eskolan hirugarren zikloan bideratzen den Bertsolaritza proiektuaren irakaslea) txapeldunordea geratu zen. Hau dela eta, gure omenaldi xumea jaso zuen eta berak, ikasleen txalo zaparradaren ondoren, bertso zoragarriak eskaini zizkigun. Mila esker, Alaia, gurean egindako lanagatik eta Zorionak lortutakoagatik.

2016(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala

URREZKO BALOIA

Carli Lloydek eta Lionel Messik irabazi dute 2015eko Urrezko Baloia


FUTBOLA. Lionel Messik eta Carli Lloydek jaso zuten atzo Zurichen (Suitza) 2015eko Urrezko Baloia. Bartzelonako aurrelari argentinarrak bosgarrena du, eta Houston Dasheko aurrelari estatubatuarrak lehena. Gizonezkoen entrenatzaile onenaren saria, berriz, Luis Enrique Bartzelonako teknikari espainiarrentzat izan zen, eta emakumezkoen entrenatzaile onenaren saria Jill Ellis AEBetako hautatzaile
Ganadora de la Mejor Jugadora de la FIFA

Carli Lloyd, la estadounidense ganadora del premio a Mejor Jugadora del Año,

2016(e)ko urtarrilaren 18(a), astelehena

BERTSOLARITZA


Beñat Gaztelumendirekin buruz burukoa jokatu eta gero ALAIA MARTIN txapeldunordea Gipuzkoako Bertsolari txapelketan: ZORIONAK!
Beñat Gaztelumendiri INAXI ETXABE bertsolariak jantzi zion. 

2016(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

INAXI ETXABE


INAXI ETXABE ! ! ! ! UNA BERTSOLARI NACIDA A DESTIEMPO La pionera entre las féminas en el arte de recitar bertsos, Inaxi Etxabe, lleva afincada en la localidad zarauztarra más de 50 años ¿Quién es Inaxi Etxabe? Muy poco se ha escuchado hablar de ella. Se trata, nada más ni nada menos, de una las primeras mujeres que se atrevió a recitar bertsos en la década de los años 50 en Euskadi, cuando la represión sexual en aquella sociedad machista estaba al orden del día. Tuvo incluso la osadía de enfrentarse a las duras palabras que Basarri, bertsolari muy afamado de aquel entonces, compuso y recitó criticando a la mujer de la época; ella le respondió anotando las faltas de los hombres en un conjunto de seis bertsos que causaron polémica, y al mismo tiempo, asombro. ! La afición de Inaxi Etxabe (1933) por el bertsolarismo viene desde que era muy joven. Nacida en Oikia, vivía en un casería junto a sus padres y sus hermanos. Fueron estos últimos los que encendieron la pasión por el bertso en el corazón de Inaxi. Como los antiguos poetas, ella también componía sus bertsos mientras cuidaba del ganado de la familia ejerciendo de pastor; para ella lo eran y lo son todo. ! La primera vez que Inaxi recitó en público fue en un entorno reducido y bajo el amparo de la iglesia, puesto que en aquel entonces estaba muy mal visto que las mujeres recitasen en bares o plazas. La que lo hacía podía ser condenada a la mala fama, a que ningún hombre quisiera casarse con ella o a que la echaran del pueblo. En consecuencia, las féminas aficionadas al bertsolarismo solían recitar siempre en entornos religiosos, y así fue como la gran Inaxi debutó; en 1951, con tan sólo 18 años y afincada ya en Zarautz, recitó unos bertsos en una comida de la Sanz Enea Kultur Etxea Inaxi Etxabe, a los 22 años. ! ! Tercera Orden de la iglesia Franciscana, logrando volver loco a todo el público; no paraban de aplaudir y preguntarse quién era esa joven muchacha que apuntaba maneras como bertsolari. ! Así fue como Inaxi comenzó a coger fama en Zarautz y alrededores, y a realizar numerosas actuaciones. Entre ellas, la que realizó en la iglesia de Arantzazu, la cual organizó un campeonato de bertsos. Inaxi fue la única mujer que participó junto a otros ocho hombres, llevándose la txapela. En otra ocasión, Antonio Arrue, escritor y miembro de la Euskaltzaindia, se presentó en casa de la bertsolari para pedirle, casi rogando, que participase en un campeonato junto a otros hombres en la Plaza de la Trinidad de San Sebastián. Pero la razón por la que más recordaremos a Inaxi es por la valentía que tuvo al reivindicares como mujer frente a su amigo y compañero de profesión, Basarri. ! Iñaki Eizmendi Manterola (1913), conocido como Basarri, vivió en Zarautz desde lo 7 años. Fue uno de los referentes del bertso, con el cual Inaxi compartió escenario a menudo, y con quien, además, protagonizó una polémica situación. Quien provocó aquella circunstancia no fue otro que Basarri, ya que compuso unos bertsos en los que criticaba, duramente, a la mujer de aquel entonces.
Baina aitona hainbat pekatu al du emakumezkoak? Bai gazte maite, hoien okerrak ez dira itxurazkoak. Berak printsesak bezela jantzi, zikin etxeko zokoak. Lanera uzkur baina festara azkar aldatu zangoak. Gipuzkoako lengo alabak etziran honelakoak. ! (Extraco del bertso de Basarri) Inaxi no pasó desapercibidas las palabras de Basarri, y sin pensárselo dos veces, le respondió dejando al descubierto los defectos de los hombres. Bizio txarrik asko badago gizasemien artian, begiratzia naikoa dezu auzo-taberna atian. Egunero han ikusten dira pozik asko zurrutian, jakinagatik ori dutela bere buruan kaltean. Ez dira hala ere geldituko patrikak ustu artian. ! (Extraco del bertso de Inaxi Etxabe) Basarri reaccionó positivamente ante la respuesta de Inaxi, valorando que ésta le replicó muy acertadamente. Sin embargo, Sanz Enea Kultur Etxea Inaxi Etxabe, con 80 años, en su casa de la localidad zarauztarra. Inaxi con este acto demostró ser una mujer con gran valor, ya que, en esa época en la que la mujer estaba reprimida, cualquiera no se hubiera atrevido a replicarle de esa manera a un hombre con tanta fuerza social como la que tenía Basarri. ! A día de hoy, Inaxi sigue activa en el mundo del bertsolarismo. El pasado mes de julio otorgó la txapela al ganador de la XXXI. edición del Premio Lizardi, celebrado en el Cine Modelo de Zarautz. Aún así, por desgracia, su carrera bertsolari no es muy conocida en la actualidad. La sociedad machista de la época no dejó a Inaxi deslumbrar como podían hacerlo los hombres, y seguramente, esta será la primera vez que muchos escuchen hablar de la fascinante Inaxi Etxabe. ¿Qué hubiera sido de ella si en vez de nacer hace 80 años atrás, hubiera nacido hoy? No hay duda de que hubiera llegado a ser la misma estrella del bertso que es ahora. La diferencia está en que hoy, toda Euskadi podría disfrutar de la hermosa luz que desprende la gran poetisa Inaxi Etxabe.




RADIO EUSKADI
17/12/2015
El sábado será Inaxi Etxabe la encargada de poner la txapela al ganador o ganadora del Campeonato de Gipuzkoa de Bertsolaris. Es el homenaje que le brinda la Asociación Bertsozale en representación a las primeras mujeres bertsolaris, que lo tuvieron difícil para salir a la calle.


ww.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/boulevard/audios/detalle/3706326/inaxi-etxabe-bertsolaris-no-accedian-plazaradio-euskadi/